
| Iruzkinak (1417) | Lagun bati bidali | 2755 aldiz ikusita
| Iruzkinak (5183) | Lagun bati bidali | 7802 aldiz ikusita
Kontseiluak BEC-en egin duen ekitaldian milaka lagunek bat egin dute 'euskaraz bai' leloarekin. Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu duenez, pauso bat harago joateko garaia heldu da eta bide horretan lehen urratsa eman da BEC-eko ekitaldian. Euskararen oreka hauskorra modu artistikoan irudikatu da Bizkaia Arena aretoan. Ikuskizunean, besteak beste, ekilibristek, Xabi Paia bertsolariak, Kirmen Uribe idazleak, Elena Irureta, Asier Hernandez, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek ere parte hartu dute, eta zirkuko ikuskizunak Kilikolo taldeak egin ditu.
Kontseiluaren 10. urteurrenari amaiera eman dion ekitaldia izan da BEC-ekoa. Hamar urte horiek direla eta, egoeraren inguruko irakurketa egin du Kontseiluak. Egindako bidea luzea eta oparoa izan dela nabarmendu du, baina oraindik beharko genukeen egoeran ez gaudela ere nabarmendu du. "Bultzada berria behar du euskarak, egungo egoera gainditzea, normalizazioaren bidean aurrera egitea, egoera irauliz", aldarrikatu du Mendigurenek ekitaldian egin duen diskurtsoan, BECera gerturatu diren milaka lagunen aurrean.
"Euskaraz bizi gura dugu" esanez hasiera eman dio Kontseiluko idazkari nagusiak bere mintzaldiari. Kontseilua osatzen duten 46 euskararen gizarte erakundeetako ordezkariekin itxaropentsu agertu da Xabier Mendiguren: "Asko gara, eta asko egin dugu, gau-eskoletatik blogosfera euskaldunerako bidean hamaika izan dira pausoak". Horrekin batera, euskararen alde egotea ez dela nahikoa azaldu du idazkari nagusiak, are gehiago, konpromisoak "bakoitzaren erantzukizunetik" zehaztu behar direla azpimarratu du.
Idazkari nagusiarekin batera Euskararen Gizarte Erakundeetako ordezkariak izan dira oholtzan: AEK, Antzerki Talde Amateurren Elkartea, Argia; Artez Euskara Zerbitzua, Berria, Bertsozale Elkartea, Egan, EHE, EHIGE, EIE, EIRE, EIZIE, Eusko Ikaskuntza, Elhuyar-Fundazioa; Elhuyar-Aholkularitza; Elkar; Emun; Euskal Editoreen Elkartea; Euskal Konfederazioa, Euskal Kultur Erakundea, Euskalan, Gaiak, Gerediaga Elkartea, Goiherriko Euskal Eskola Kultur Elkartea, Hau Pittu Hau, Hik-Hasi, Hitzez, iBerba euskara zerbitzua, IKAIkas eta Ari, Ikastolen Konfederazioa, Ikerfolk, Ilazki euskaltegia, Jakin, Karmel, Kristau Eskola, Maizpide Euskaltegia, Mendebalde, Oinarriak, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, Sortzen-Ikasbatuaz, Topagunea, Udal Euskaltegietako Langileak, UEMA, UEU, eta Urrats Euskaltegia.
Halaber, aurrera begira, eman beharreko pausoen norabidea aurreratu du Kontseiluaren bozeramaileak oholtzaren gainean. Hain zuzen ere, "Euskaraz bizitzeko dekalogoa" azaldu du. Hamar pausotan azaldu du Mendigurenek egin beharrekoa:
1.Orain arteko irakastereduak gainditu.
2.Euskara-saila gobernu-egituraren gailurrean kokatu.
3.Administrazioa euskaldundu.
4.Alor sozioekonomikoa euskaldundu.
5.Euskara berezko, lehentasunezko eta ezagutu beharreko hizkuntza aldarrikatu.
6.Helduak euskaldundu.
7.Unibertsitatea eta Lanbide Heziketa euskaldundu
8.Hedabideetan euskara-kuotak ezarri.
9.Euskararen aurrekontua handitu.
10.Hizkuntza-politika egokia burutu
Euskararen oreka
Euskararen normalizazioaren egoera irudikatzeko hainbat ikuskizun egin dituzte. Zirkuan oreka galtzear egon arren horri eusteko ahaleginak egiten dituzten artistekin irudikatu dute euskarak egun bizi duen egoera: oihalen dantza, ekilibrista, enbor txinoa eta malabaristak, besteak beste. Eneko Olasagasti zinema, antzerki eta telebista zuzendariaren gidaritzapean antolatu du Kontseiluak ikuskizuna. Zirkuaren metaforarekin euskarak bizi duen oreka hauskorra azaldu dute.
Musikak ere indar nabaria izan du ikuskizunean, bereziki hunkigarria izan da Mikel Laboari egindako aipamena. Mikel Urdangarinek 'Herria eta hizkuntza' kantarekin omendu du Laboa, BEC-era bertaratu diren milaka lagunen txalo zaparrada eraginez.
| Iruzkinak (6628) | Lagun bati bidali | 10896 aldiz ikusita
Datorren larunbatean arratsaldeko 4etan aterako dira BECera joateko autobusak Mendizorrotzako aparkalekutik.
Bertara joateko sarrerak hartzea beharrezkoa da, sarrerarik gabe ez baita BECen sartzerik izango.
Sarrerak ez dira ordaindu behar eta zuen eskura dituzue, Arabako Euskadiko Kutxaren bulego guztietan, Elkar megadendan eta AEK eta IKAko euskaltegi guztietan.
Autobuseko txartelak ere leku horietan eskura ditzakezue.
Animatu eta denok BEC betetzera!!!
| Iruzkinak (6169) | Lagun bati bidali | 7018 aldiz ikusita
Kontseiluaren 10 urtetako ibilbidea laburbiltzen duen «Euskaraz bai» erakusketa. Aste honetan Gasteizen izango den erakusketa honen berri emateko, prentsaren aurrean agerraldia egin zuten atzo Xabier Mendiguren, Kontseiluko idazkari nagusiak, eta Carlos Gonzalez de Langarikak eta Agustin Otsoa Eribekok, hurrenez hurren, Euskadiko Kutxako eta Arabako Aldundiko ordezkariek.
Gonzalez de Langarikak eta Otsoa Eribekok babesa eskaini zioten Kontseiluari, ordezkatzen dituzten bi instituzioen izenean, eta Kontseiluak hamarkada honetan euskararen alde egindako lana goraipatu zuten.
Mendigurenek gogora ekarri zuen «Euskararen Unibertsoa» izeneko jardunaldietan erabaki zutela, 1997an, Kontseilua sortzea, eta ordutik hainbat proiektu garatu dituztela.
| Iruzkinak (4005) | Lagun bati bidali | 6800 aldiz ikusita
| Iruzkinak (5504) | Lagun bati bidali | 8400 aldiz ikusita
Adurtzako jantokitik, Zaramagako gazte asanbladatik eta kuadrila baten eskutik...



| Iruzkinak (206022) | Lagun bati bidali | 209006 aldiz ikusita
Gaur denok mendizorrotzara:
- 17tan, Zirika Zirkus
- 19tan, EKITALDI NAGUSIA
- 20:30tan, Kontzertuak:
- Kemen Lertxundi
- Hesian
| Iruzkinak (5742) | Lagun bati bidali | 12639 aldiz ikusita
IKASBIDEA IKASTETXEAREN ATXIKIMENDUA



| Iruzkinak (7730) | Lagun bati bidali | 10353 aldiz ikusita
| Iruzkinak (5165) | Lagun bati bidali | 7299 aldiz ikusita
| Iruzkinak (7021) | Lagun bati bidali | 14253 aldiz ikusita
| Iruzkinak (4350) | Lagun bati bidali | 8374 aldiz ikusita
| Iruzkinak (4401) | Lagun bati bidali | 9042 aldiz ikusita
| Iruzkinak (4670) | Lagun bati bidali | 11619 aldiz ikusita
| Iruzkinak (3981) | Lagun bati bidali | 6256 aldiz ikusita
| Iruzkinak (12211) | Lagun bati bidali | 15051 aldiz ikusita
| Iruzkinak (8680) | Lagun bati bidali | 14105 aldiz ikusita
| Iruzkinak (4776) | Lagun bati bidali | 10504 aldiz ikusita
| Iruzkinak (32637) | Lagun bati bidali | 36285 aldiz ikusita
BECerako Sarrerak eta autobusa MENDIZORROTZAN
Kontseiluak Abenduaren 13an BECen antolatu duen ekitaldirako autobusak antolatzen ari gara.Hau dela eta, larunbatean, Mendizorrotzan egingo den ekitaldian autobuseko txartelak eta sarrerak eskuratu ahal izango dituzue 10€ren truke.
Abenduaren 13an, autobusak Mendizorrotzatik aterako dira 16:00etan.
| Iruzkinak (0) | Lagun bati bidali | 109 aldiz ikusita